Kirol ikastaroetan izen emateko epea irailaren 17an zabalduko da

0

2018-2019 ikasturteko Zaldupe kiroldegiko ikastaroetarako izen emate epea irailaren 17tik 23ra irekita egongo da. 17an ikastaroen aurkezpena egingo da eta aurten dauden berrikuntzak azalduko dira, 19:30etan eta 20:15etan.

Aurreko urteetan bezala hainbat dira aurten ondarrutarron esku izango diren ikastaroak: fitness-bike (cycling), Cross-training, pilates, aero-zumba, muti-fitness, fitness integral >65, fitness integral (tone/combat/balance). Hainbat dira ere uretako ikastaroak: mantenua, 65 urtetik gorakoa eta aniztasun funtzionala. Igeri egiteko ere autonomia (1. maila) eta teknika (2.maila) ikastaroak antolatu ditu Zaldupe Kiroldegiak. Hemen duzu egitarau osoa deskargatzeko.

 

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina