Urriaren 2an hasiko dira Kamiñalde magaleko lanak

0

Joan den ostiralean Zunbeltz Bedialauneta alkateak zuinkatze akta sinatu zuen, eta aste beteko epean obrak hasteko beharrezko materiala eramango da Kamiñaldeko mendi magalera. Urriaren 2an UTE kamiñaldeko zuzendaritza, geologo eta topografoak eta udal arkitektoen ikuskapenarekin batera hasiko dira zazpi hilabete iraungo duten obrak.

Bizilagunei lanen nondik norakoak behar bezala azaltzeko auzo batzarra antolatu du Ondarroako Udalak, eta bertan alkateak eta zinegotziak izango dira bizilagunen kezka eta zalantzak argitzeko. Batzarra ostiralean, hilak 28, izango da, arratsaldeko 18:30etan Kofradia Zaharrean.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina