Saharar kanpamentuetara eramateko material bilketa martxan da

0

Saharar kanpamentuetara eramateko material bilketa martxan jarri du beste urte batez Yaalah elkarteak Ondarroako Udalaren laguntzaz. Azaroaren 16era bitarte egingo da bilketa, eta bereziki eskola material eta osasun materiala eskatu dute antolatzaileek.

Eskola materiala batzeko Txomin Agirre Ikastola, Zubi Zahar Herri Ikastola, Zaldupe Eskola eta institutoan egongo diren kutxetan batuko da.

Osasun materiala herriko farmazia guztietan egongo diren kutxetan batuko da.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina