Oporrak Bakean martxan da berriz, udan ume sahararrak etxean hartzeko programa

0

Yaalah Elkarteak eta Ondarroako Udalak abian jarri dute, beste urte batez, udan ume sahararrak etxean hartzeko Oporrak Bakean ekimena. Programagaz bat egin nahi duten familiek martxoaren 27a dute izen emateko azkenengo eguna.

Oporrak Bakean saharar errefuxatuen kanpamentuetako umeak bi hilabetez etxean hartzeko aukera eskaitzen duen ekimena da. Programari esker, hainbat umeri basamortutik ateratzeko aukera eskaintzen zaie. “Basamortuan tenperatura eta egoera latzak bizi dituzte. Hona etorrita, osasun azterketak egiteaz gain, kultura trukaketa gauzatu ahal da; horiek dira helburu nagusiak”.

Informazio gehiago jasotzeko, edota izena emateko interesa dutenek telefonoz deitu 615721057 edo mezu bat bidali dezakete  yaalahelkartea@gmail.com helbidera.

INFORMAZIO GEHIAGORAKO KLIKATU HEMEN: oporrakbakean.eus

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina