Hondakin bereziak batzeko puntu mugikorra urtarrilaren 19an izango da Ondarroan

0

Lea Artibaiko Amankomunazgoak hondakin bereziak jasotzeko puntu mugikor bat jarri du martxan urtarriletik aurrera. Larunbat bakoitzean eskualdeko bi herritan egongo da kamioi berezia, herri bakoitzean bi orduz. Herritarrek bertan botako dituzte beste inora bota ezin daitezkeen hondakinak. Ondarroan hilabeteko hirugarren larunbatean izango da: urtarrilaren 19an hasita, abenduaren 21era arte. 9:00etatik 11:00etara egongo da Alamedan.

Amankomunazgoko lehendakari Rakel Elu Bengoetxeak adierazi duenez “aurrerapauso ikaragarria da hondakinen sailkapenerako Puntu Mugikor honen inplantazioa. Izan ere orain, Amankomunazgoa etxebizitza batean sortu daitezkeen hondakin guztiak kudeatzeko gai izango da”.

Hauek izango dira puntu mugikorretan jasoko diren hondakinak:

Aerosolak
Substantzia arrikutsudunen ontziak
pintura eta disolbatzaileen ontziak
autoen iragazkiak, pilak, bateriak, fluoreszenteak, tonerrak…
Botikak eta erradiografiak
CD, boligrafo, errotulagailu eta idazteko materialak.
Motorreko olioa.
Bonbonak.

Herriz herri urte osoan zehar jasoko den egutegiarekin kartela eta pegatinak banatu ditu Amankomunazgoak. Herritarrek jakin dezaten noiz eta non utzi euren hondakinak. Edozein herrietan bota ditzakete hondakinak herritarrek.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina