Lea-Artibai eskualdeak EKIOLA eguzki-energia sortzeko eta kontsumitzeko lehen herri-kooperatiba sustatu du Bizkaian.
Etxebarrian kokatuko da, eta urtean 1.369 MWh ekoitziko ditu, eskualdeko 649 familia edo saltoki txikiren energia-beharrak asetzeko adina. Espero da EKIOLA Lea-Artibaik 0 kilometroko energia berriztagarria ekoiztea 2024ko urte-bukaeran.
Interesatuta daudenentzat hitzaldi saioa egingo da Ondarroan eguaztenean (martxoak 13), 18:30ean Kofradi-Zaharrean.
Saio horretan, proiektuaren datu zehatzak azaltzeaz gain, kontsumo elektrikoaren egungo faktura aurkezten duten bertaratuek txosten personalizatua jasotzeko aukera izango dute, kooperatiban parte hartu nahi duten ala ez baloratu ahal izateko. Tosten horrek parte hartzeko baldintzei buruzko informazio zehatza jasotzen du, familia bakoitzaren kontsumoaren araberakoa izango dena.
INFORMAZIO GEHIAGO HEMEN: ekiola.eus/lea-artibai
HONEKIN LOTUTA
- (HITZA) Eguzki energia sortu eta kontsumitzeko lehen herri kooperatiba sortu dute Lea Artibai eskualdean
- (EKIOLA) EKIOLA Lea-Artibai eguzki-autokontsumorako herritarren kooperatibak sozializazio-fasea hasi du