Artibai ibaiko gasolina isurketaren jatorria ez dela udalaren ekortzeko makina baieztatu du URA agentziak

0

Astelehenean (apirilak 15) gasolina isurketa bat egon zen Artibai ibaian, Zaldupe udal futbol zelaiaren eta alboko aparkalekuaren parean. Lea-Artibai eta Mutrikuko HITZAk, Eguzki Talde Ekologistak egindako baieztapenak argitaratu zituen atzo (apirilak 17), non esaten den udal brigadaren ekortzeko makina bat zela isuriaren jatorria. URA Agentziako ikuskatzaileek lekua bisitatu eta laginak hartu zituzten, eta baita aipatutako ekortzeko makina aztertu ere. Egunean bertan, URAk udalari jakitera eman zionez, isuriaren jatorria ekortzeko makina ez zela baieztatu ahal izan zuten.

Albistean aipatzen den ekortzeko makina bai badago aipatutako lekuan, matxuratuta dagoelako, baina udal langileek eta URAko ikuskatzaileek zihurtatu ahal izan duten moduan, ez da isurketaren jatorria.

Udaletik, baieztapen hau zuzentzea eskatuko zaio Eguzki Talde Ekologistari.

HONEKIN LOTUTA:

Eguzkik salatutako gasolina isurketa Artibai ibaian. Argazki: Eguzki Talde Ekologista
Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina