Ongi etorria eman die Ondarroako Udalak herrira bizitzera etorri direnei

0

Ondarroako Udalak aurten herrira bizitzera etortzen diren herritar berriei ongi etorria eman die igandean. Ongi Etorri protokoloaren barruan kokatzen da ekimena eta herrira ongi etorria emateaz gain, Udaleko zerbitzuak aurkeztu egiten dira eta kezkak konpartitu. Ondarroako Udalarentzat garrantzitsua da ekimen aitzindari hau, izan ere, aurreiritzien kontra, kanpotik datozenek herria bizirik mantentzen laguntzen dute, bertan lan eginez eta bertan biziz. Ondarroa herri bizia izango bada, aniztasunaren alde egiten duen lanari esker izango da.

Ekitaldian udal gobernuko ordezkariak izan dira, baita Udaleko zerbitzu ezberdinak ematen dituzten teknikariak, eta herri elkarteetako kideak. Bigarren aldia da ekitaldi hau antolatzen dela, eta urtean bi egitea aurreikusten du protokoloak.

Ekitaldiarekin batera, aurten etorritako herritarren erradiografia aurkeztu dute. Gehienak Senegaldik etorritako 20 eta 40 urte arteko gizonezkoak dira, arrantzara datozenak. Bigarren taldea,emakume hispanoamerikarrak dira, zaintza lanetara datozenak. Udalak argi dauka beraien lanari esker ari dela Ondarroa bizirik mantentzen, eta herritarrek ikus dezatela nahi du, aurreiritziak uxatzeko.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina