Elena Fernandez Iturrioz memoriala jokatuko da zapatuan Arrigorri hondartzan

0

Ondarroako XXXIV. itsas lasterketa 10:30ean hasiko da zapatuan Arrigorri hondartzan. Lehen txandan haurren mailakoak (D maila, 2005-2009 urteak) arituko dira eta ondoren nagusiak. Goizeko 10:00ak baino lehenago dortsalak jasota eduki beharko dituzte igerilariek. Nahi duten guztiek hartu dezakete parte, federatuak izan edo ez.

Haurrek 600 metro egin beharko dituzte hondartzatik abiatuta, eta nagusiek ostera, 1.600 metro hondartzatik abiatuta badian zehar. Izen ematea www.ondarruit.eu helbidean edo Ondarroako Kirrixki tabernan egin daiteke.

Federatuek 15 euro ordainduko dute izen-ematea (egunean bertan 25 euro), ez-federatuek 20 euro (egunean bertan 30 euro) eta D mailakoek 10 euro (egunean bertan 20 euro).

Informazio gehiago eskuratzeko bisitatu Ondarru Igeri Taldearen webgunea.

Elena Fernandezen etxekoak, sarituekin.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina