Ondarru-Lekitto kostaldeko lasterketa aurkeztu dute

0

Lasterketaren aurkezpena Etxebarriako Antsotegi hotelean egin dute antolatzaileek eta erakunde babesleek. Lasterketa irailaren 28an egingo da eta Ondarroa eta Lekeitio batuko ditu kostako bidetik. 17:30ean abiatuko da lasterketa Itsasaurre plazatik. Aurkezpenean egon da Ondarroako Udalaren izenean Zunbeltz Bedialauneta Ibaibarriaga alkatea.

Aurtengoa, lasterketa ospatzen den laugarren aldia da. Izen ematea zabalik dago irailaren 26ra arte herrikrosa.eus helbidean. Zalantzak argitzeko, ostera, kirola@tximista.net posta elektronikoa jarri dute erabilgarri.

Gaineratu dute sariak egongo direla bai mutiletan eta bai nesketan lehen hiru postuetan sailkatzen direnentzat eta baita ere herri mailako garaileentzat eta Lea-Artibai eskualdeko onenentzat.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina