Uda pasatzera herrira datozen ume sahararrei ongi etorria egingo zaie barikuan

0

Yaalah elkarteak antolatuta eta Ondarroako Udalak lagunduta, Oporrak Bakean programaren baitan Ondarroara uda pasatzera datozen lau ume sahararrei ongi etorria egingo zaie barikuan 13:30ean Alde Zaharrean (Kalekutzeko eskaileretan).

Euskal Herrira iristen lehenak ekainaren 24an ailegatu ziren, eta barikuan iritsiko da beste hegazkin bat ume sahararrez beteta Euskal Herrira. Lau izango dira bi hilabetez Ondarroan egongo diren ume sahararrak, beste hainbeste familia ondarrutarri esker.

Ongi etorri Ondarroara Hurria, Lamat, Fardi eta Ahmed Baba!

Yaalah elkarteak udalaren laguntzarekin 2018ko abenduan, BIR GANDUZ proiektuaren barruan, Algeriako saharar errefuxiatuen kanpalekuetara egindako lehen elkartasun bidaiaren laburpen bideoa.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina