Bihar, etzi eta domekan dagoeneko urterokoak diren jaiak ospatuko ditu Ondarroako Galiza Etxeak. Herritar guztiak gonbidatu nahi izan dituzte beraien kulturaz, gastronomiaz eta musikaz gozatzera.
Beste batzuen artean Ondarroako Udalak lagunduta antolatu dituzte Virxe do Carme jaiak Galiza Etxeko kideek. Aurten oso urteurren garrantzitsua da beraientzat, 50 urte betetzen baititu elkarteak bere sorreratik. Uztailaren 25ean meza egingo dute Santiago apostoluaren omenez, Os Novos Mariñeiros Ondarroako Galiza Etxeko gaita taldeak lagunduta. Hau da uztailaren 12, 13 eta 14rako antolatu duten egitaraua:
UZTAILAK 12, BARIKUA:
12:00 Kultur ekintzen hasiera Galizako produktuen salmentarekin Itsasaurren.
21:00 Musika. Togayan Hirukotea eta La Potencia orkestra, 02:30ak arte.
UZTAILAK 13, ZAPATUA:
12:00 Kultur ekintzen hasiera Galizako produktuen salmentarekin Itsasaurren. Ordu berean hamaiketakoa egingo dute agintari eta gonbidatuekin Ondarroa eta Laudioko Os Novos Mariñeiros eta Espalladoiros gaita eta dantza taldeek kalejira egingo dute.
13:00 Bermuth saioa La Potencia taldeak girotuta.
21:00 Musika. Togayan Hirukotea eta La Potencia orkestra, 02:30ak arte.
23:00 Keimada.
UZTAILAK 14, DOMEKA:
12:00 Kultur ekintzen hasiera Galizako produktuen salmentarekin Itsasaurren. Ordu berean meza ospatuko da Karmengo Amaren omenez eta ondoren prozesioan joango dira badian zehar Os Novos Mariñeiros Ondarroako gaita taldeak lagunduta. Bien bitartean Santurtziko Galiza Etxeko Corxa Airiños Galegos Doce Albor gaita eta dantz ataldeak kalejira egingo du.
13:00 Bermuth saioa Raza Azteca eta Mexico Magico balletaren eskutik.
18:00 Umeentzako ekintzak eta DJ Zirkin.
HONEKIN LOTUTA: