Mikel Azkarate, Espainiako Traineru Txapelketako irabazle Santurtzirekin

0

Mikel Azkarate Arrizabalaga arraunlri ondarrutarrak Espainiako Traineru Txapelketa irabazi du Santurtziko Itsasoko Ama taldearekin Moañan (Galiza).

Santurtziarrek atzo lortu zuten gaurko (abuztuak 4) finalerako txartela eta gaur 19:36.86 minutuko denbora eginda bandera Santurtzira eramatea lortu dute 34 urt eta gero. Zunbeltz Bedialauneta Ibaibarriaga Ondarroako alkateak eta Nagore Badiola Alberdi kirol zinegotziak kirolari ondarrutarraren lana azpimarratu eta zoriondu nahi izan dituzte, eta era berean herriko arraun elkarteak arraunlariak hazten eta hezten egiten duen lana nabarmendu nahi izan dute.

Sotera-Itsasoko Amako taldekideak gaurko garaikurra jasotzen. Argazkia: Itsasoko Ama/Twitter

Azkarate, gaur irabazitako banderarekin. Argazkia: Mikel Azkarate/Instagram

 

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina