Abuztuaren 12tik 19ra itxita egongo da Zaldupe udal kiroldegia

0

Zaldupe udal kiroldegia itxita egongo da abuztuaren 12tik 19ra. Abuztuaren 20an, martitzena, zabalduko ditu berriz ere ateak. Abuztuko egunetan udako ordutegia izaten jarraituko du kiroldegiak, hau da, goizez 08:00etatik 13:00era eta arratsaldez 17:30etik 21:30era.

Irailaren 2an, astelehena, ohiko ordutegira itzuliko da; astelehenetik ostiralera 07:30etik 21:30era, zapatuetan 09:00etatik 13:30era eta 16:30etik 20:30era eta domeketan 09:00etatik 13:30era.

Zaldupe udal kiroldegiko 2019ko egutegia eta ordutegia.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina