Ondarroako Mugimendu Feministak eraso sexisten aurkako kontzentrazioa deitu du abuztuaren 12an, jaietako protokoloaren baitan

0

Berdintasun sailak gauzatu duen eraso sexistak saihesteko protokoloari jarraituz eta Andra Mari jaietan inolako eraso sexistarik onartuko ez dela argi uzteko, kontzentrazioa egingo da abuztuaren 12an, 20:00etan Alamedan.

Eraso sexistarik gabeko jaiak lortzeko asmotan, protokoloaren barnean jasota dagoen prebentzio lana azpimarratu nahi du Berdintasun sailak. “Urte osoan indarkeria sexistaren prebentzioa egiten bada ere, garrantzitsua ikusten dugu jaien testuingurura begira, lanketa espezifikoa egitea: herria eraso sexistarik gabeko giroan kokatzea, erasoen kontrako mezu argia ikusaraziz”, esan du Irina Alkorta Berdialauneta Berdintasun zinegotziak.

Ondarroako jaietan eraso sexistek ez daukate lekurik. “Horregatik argi eta garbi esan eta erakutsi behar dugu herriko eremu desberdinetan ez dugula inolako eraso sexistarik onartzen eta erasotzaileek ez dutela lekurik gurean”, gaineratu du Alkortak.

ERASO SEXISTEN AURKAKO TELEFONOA: 688 772 772

– Ordutegia: iluntzeko 20:00etatik goizeko 8:00etara.
– 12 urtetik gorakoentzat
– Zerbitzuaren atzean indarkeria matxistan arituak eta adituak diren emakumeak egongo dira.
– Edozein intentsitateko eraso sexistak erregistratzea du helburu, besteak beste.

 HONEKIN LOTUTA: 

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina