Ikasturte berriko ikastaroak aurkeztu ditu Zaldupe udal kiroldegiak, eta ate irekien jardunaldi bat ere egingo du

0

Aurtengo ikasturtean kiroldegian eskainiko diren ikastaroak zehaztu dituzte dagoeneko, bakoitza bere ordutegi eta prezioekin. Besteak beste igeriketa, cycling, cross-training, pilates, multi-fitness, fit integrala, aero zumba eta core hipopresiboa eskainiko dira aurten. Ikastaroetan izena emateko aukera irailaren 22ra arte egongo da.

Kiroldegian eskainiko diren ikastaroak.

Umeen igeriketa ikastaroak.

Igeriketari dagokionez, umeei zuzendutako ikastaroak, helduei zuzendutakoak eta nagusiei zuzendutakoak egongo dira. Igeri ikastaroetan izena emateko, aurretik igeri froga egin beharko da (froga hau aurretik ikastaroetan parte hartu ez duten lau urtetik gorakoek egin behar dute, gainontzekoek ez).

Bestalde, kiroldegian ate irekien jardunaldi bat ere egongo da; irailaren 16an (astelehena) 19:30ean. Bertan aurketuko da 2019/2020 denboraldia. Ate irekien ostean, cross training egiteko aukera egongo da 20:30ean, eta hurrengo egunean, ostera, zumba 18:30ean eta integral-fit 19:30ean, herritarrek kirol horiek probatu ditzaten.

Aipatutako saioetan, ate irekien jardunaldian edota igeri froga egiteko beharrezkoa izango da aurretiaz Zaldupe udal kiroldegiko harrera bulegoan izena ematea, bertara joanda edo 94 613 42 09 telefono zenbakira deituta (kiroldegiko abonatuak ez direnek 1,80 ordaindu beharko dute).

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina