60 urteko Ondarroako gizon baten gorpua aurkitu du uretan herritar batek, Harbide pasealeku parean

0

Goizeko 07:55 inguruan eman du abisua 112an herritarrak, inguruan zebilela gorpu bat izan zitekeena ikusi duelako uretan. Berehala bertaratu dira larrialdi zerbitzuak, bai lehorretik eta bai uretatik eta gerturatu direnean gizon baten hilotza ikusi dute. Ertzaintzak baieztatu berri du gorpua 60 urteko ondarrutar batena dela. Segurtasun Sailaren esanetan gorpuak ez du indarkeria zantzurik.

Erreskate taldeek gorputza uretatik atera dute ahal bezain laister, urak eramateko arriskua baitzegoen. 10:20ean iritsi da epailea Bilbotik eta 10:45ak inguruan eraman dute gorpua. Senide batzuk ere bertaratu dira gorpua identifikatzeko lanetan laguntzeko. Oraindik argitzeke dago nola jazo den gertakaria, baina horretan dihardu Ertzaintzak. Autopsiak argituko ditu ezbeharraren zergatiak.

Harbide pasealekua zabalik dago herritarrentzat. Zunbeltz Bedialauneta Ibaibarriaga alkateak doluminak helarazi nahi dizkio sendiari Ondarroako Udalaren izenean.

Harbide pasealekua, itxita.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina