Zaldupe udal kiroldegiko igerileku txikian eta kantxan hobekuntzak egin dira

0

Zaldupe udal kiroldegian udan erabiltzaile gutxiago egoten direla baliatuz Ondarroako Udalak hobekuntzak egin ditu igerileku txikian eta kirol kantxan. Igerileku txikian basoa impermeabilizatu da eta mintz berriez estali da. Hori dela eta igerileku txikia itxita egongo da asteburuan, produktuak lehortu eta beharrezko efektua egin dezaten.

Asteburuan igerileku txikia bete egingo dute eta aurreikuspenen arabera astelehen goizerako zabalik egotea espero da. Igerileku handia ere itxita egon da astean, txikian erabili diren produktu gogorrengatik, baina zabalik eta erabilgarri dago.

Igerileku txikiko lanak amaituta daude dagoeneko.

Kirol kantxan ere, urtero bezala, lurra hobetu da. Erabiltzearen ondorioz, urtero altxatzen dira kantxa zati batzuk eta aste hau erabili da pista berregokitzeko. Bihar (irailak 6, ostirala) zabaltzea aurreikusten da.

Kiroldegian beste hobekuntza batzuk ere aurreikusita dauzka Ondarroako Udalak, irisgarritasuna bermatzeko igogailua eta jatekoa eta edatekoa edukiko dituzten makina automatikoak jartzea, herritar askoren eskaria baita azken hau.

Kirol kantxan zuloak markatu eta estali egin dituzte. Biharko prest egongo da.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina