Kamiñazpiko goi aldera bidea erraztuko duen igogailua egingo da 2022an; proiektua idazten ari dira jada

0

Kamiñazpi auzoko goiko aldeko etxebizitzetara irisgarritasuna erraztuko duen igogailuaren proiektua idazten ari da Ondarroako Udalak kontratatutako enpresa bat. Auzotarrek denbora daramate irisgarritasuna erraztuko dien bitarteko bat eskatzen eta azterketa bat egin ostean eta bizilagunen iritziak jaso ostean bi solairu desberdinetan geralekua izango duen igogailu bat ipintzea da asmoa, herriko beste leku batzuetan dagoen modura.

Une honetan proiektua idazten ari dira eta udalaren asmoa 2022an bertan obra exekutatzea da.
Inguruko bizilagunekin ere harremanetan dago udala, azpiegitura berriak ahalik eta gorabehera gutxien eragin ditzan eurengan.

Apurka-apurka. “Kamiñazpi auzoa da herriko auzo jendetsuena, eta gure nahia goitik behera guztia berurbanizatzea bada ere, une honetan hori ezinezkoa da, inbertsio handiegia eskatzen baitu. Horren ordez, apurka-apurka joango gara Kamiñazpi auzoa konpontzen: goiko aldeko igogailua, Ibaiondoko asentamentua, parkearen diseinua, argiteria, goiko etxeen inguruetan egin beharreko konponketak…” azaldu dute udal ordezkariek.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina