Zabalik dago Antxoa Egunean kale salmentarako postuak eskatzeko epea

0

Maiatzaren 13an (zapatua) ospatuko da aurtengo Antxoa Egune Ondarroan eta kale salmentako postuak ipini ahal izateko baimena eskatzeko epea zabalik dago, apirilaren 21era arte. Eskaerak, udaletxean aurkeztu behar dira, telematikoki edo Erregistro Orokorrean aurkeztutako eskaera orri ofiziala betez.

Postu hauek ez dira herriko taldeek Nasa kalean jartzen dituztenak, baizik eta artisau eta antzekoek jartzen dituztenak Kantoipe errebueltan.

Udalak ez du ipiniko inolako azpiegiturarik eskatzaileentzat.

  • Eskaerak telematikoki egiteko: HEMEN.
Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina