Galizia Etxearen 50. urteurrena ospatuko da asteburuan Ondarroan

0

Galizia Etxeak 50 urte bete ditu aurten eta hori ospatzeko beti antolatzen dituzten Karmen jaiez gain urteurreneko jai berezia antolatu dute. Ostiralean, larunbatean eta igandean kultura galiziarrak eta euskaldunak bat egingo dute Itsasaurren.

Ondarroako Galizia Etxea 1969ko ekainaren 14an sortu zen eta ordutik ona hainbat ekintza eta jai antolatu dituzte, beti ere euren kultura hemengoarekin uztartuz eta anaikidetza bultzatuz. Ekainaren 15ean eman zieten hasiera urteurreneko ospakizunei, besteak beste, Beikozinin egindako ekitaldi batekin. Bertan egon ziren ordu bete arinago kargua hartu berri zuen Zunbeltz Bedialauneta alkatea, Bingen Zupiria sailburua,  Antonio Casas Galiziako Xuntako emigrazioko idazkariordea eta Pilar Rodriguez Euskadiko Galizia Etxeen presidentea besteak beste.

Astebururako ere Euskal Herriaren eta Galiziaren arteko uztarketan oinarritutako egitarau oparoa prestatu dute:

IRAILAK 20, OSTIRALA

  • 12:00: Ekintza kulturalen hasiera Itsasaurre plazan.
  • 13:00: Bermuth sesioa Amigos del Swimg hirukotearekin.
  • 20:45: Klag Klub eta Amigos del Swimg, 02:00ak arte.

IRAILAK 21, LARUNBATA

  • 12:00: Ekintza kulturalen hasiera Itsasaurre plazan. Agurra agintariei Os Novos Mariñeiros ondarrutarren eta Markina-Xemeingo Zerutxu dantza taldearen eskutik.
  • 13:00: Kalejira Os Novos Mariñeiros gaitero ondarrutarren eskutik.
  • 13:00: Bermuth sesioa Barakaldoko Doce Lembranzas gaita eta dantza taldearen eta Markina-Xemeingo Zerutxu dantza taldearen eskutik.
  • 20:45: Amigos del Swimg hirukotearen ikuskizuna.
  • 23:00: Queimada handia.
  • 23:30: Astarot taldearen ikuskizuna.
  • 01:30: Amigos del Swimg hirukotearen ikuskizuna 02:30ak arte.

IRAILAK 22, IGANDEA

  • 12:00: Ekintza kulturalen hasiera Itsasaurre plazan.
  • 12:00: Kalejira: Laudioko Espalladoiro gaita eta dantza taldeaeta Sestaoko Os Jarteiriños Nosa Xente taldea.
  • 13:30: Bermuth sesioa Voces Navarras taldearekin.
  • 14:30: Kalejira: Laudioko Espalladoiro gaita eta dantza taldeaeta Sestaoko Os Jarteiriños Nosa Xente taldea.
  • 17:00: Puzgarriak.
  • 18:00: DJ Zirkin.

Markina-Xemeingo Zerutxu dantza taldea.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina