Kukaña pareko plazatxoa ibilgailuak aparkatzeko leku bihurtuko da neguan

0

Uda garaian itxi egiten da kukaña pareko aparkalekua herriko gaztetxoen segurtasuna bermatzeko, baina neguko denboraldian ibilgailuentzako aparkaleku gisa erabiliko da Astilleruko gune hori; dagoeneko zabalik dago aparkalekua.

Horrela, Alde Zaharraren inguruan ibilgailuak aparkatzeko dagoen arazoari nolabaiteko irtenbidea ematen ahalegintzen da udala; gune horretan 11 ibilgailu uzteko lekua dago. Aparkaleku hori zabalik egongo da hurrengo uda denboraldia hasi arte, hau da, 2020ko ekainaren 1era arte.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina