Lea-Artibaiko XI. erakusleiho lehiaketa antolatu du Garapen Agentziak

0

Lea Artibai Garapen Agentziak hamaikagarren erakusleiho lehiaketa antolatu du hilabete honetarako, arimak eta gaua gaitzak hartuta. Lea-Artibai eskualdean erakusleihoa daukaten establezimendu orok parte hartu dezake lehiaketan.

Izena emateko epea urriaren 20ra arte dago zabalik Garapen Agentzian. Harremanetarako 94 616 90 88 telefono zenbakia eta merkataritza@leartibai.com posta elektronikoa daude erabilgarri. Hiru sari egongo dira: lehen saria 300 eurokoa, bigarrena 200 eurokoa eta sormenaren saria beste 300 eurokoa. Parte hartzaileek euren erakusleihoa apainduta eduki beharko dute urriaren 28tik azaroaren 4ra.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina