Udalak bat egiten du Gure Esku Dagok gaur 20:00etarako deitutako mobilizazioarekin, buruzagi independentista kataluniarren aurkako epaia salatzeko

0

Ondarroako Udalak bat egiten du gaur goizean Espiniako Auzitegi Gorenak Kataluniako preso politikoen aurka emandako epaiaren kontra egiteko Gure Esku Dagok deitutako mobilizazioekin. Ondarroan, elkarretaratze zaratatsua egingo da 20:00etan Zubi Zaharrean. Zarata egiteko tresnak eramateko eskatu dute.

Defenda dezagun gure etorkizuna, erabakitzeko eskubidea! lemapean, Euskal Herriaren luze-zabalean deitu ditu Gure Esku Dagok elkarretaratzeak. Ondarroako Udalak elkartasun osoa eta babesa eskaini nahi dizkie Junqueras, Romeva, Forn, Turull, Rull, Bassa, Forcadell, Sanchez eta Cuixarti eta euren senide eta lagunei.

2017ko urriaren 1ean kataluniarrek egin zutena delitua ezin dela izan azpimarratu du Zunbeltz Bedialauneta Ibaibariaga alkateak, “herritarrek bozka ematea ez baita delitu”. “Erreferendumaren bezperatan eta urriaren 1ean gure babesa eduki zuten, eta orain ere gure babesa edukitzen jarraituko dute”.

Hauek dira sedizioagatik zigortuak:

  • Oriol Junqueras: Generalitateko presidenteorde zenari 13 urteko espetxe zigorra ezarri dio.
  • Raul Romeva: Atzerri kontseilariari, 12 urteko zigorra.
  • Joaquin Forn: Barne kontseilariari, 10 urte eta erdiko zigorra.
  • Jordi Turull: Presidentetza kontseilariari, 12 urteko zigorra.
  • Jordi Rull: Lurralde Antolaketa kontseilariari, 10 urte eta erdiko zigorra.
  • Dolors Bassa: Lan eta Gizarte Gaietarako kontseilariari, 12 urteko zigorra.
  • Carme Forcadell: Parlamentuko presidenteari, 11 urte eta erdiko zigorra.
  • Jordi Sanchez: ANCko presidenteari, 9 urteko zigorra.
  • Jordi Cuixart: Omniumeko presidente zenari, 9 urteko zigorra.

Hauek, desobedientziagatik zigortu dituztenak:

  • Santi Vila, Kultura kontseilari ohia.
  • Carles Mundo, Justizia kontseilaria.
  • Meritxell Borras, Gobernazio, Administrazio Publiko eta Etxebizitza kontseilaria.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina