Lea Artibai Amankomunazgoak pilak eta tapoiak batuko ditu urriaren 23an

0

Lea Artibai Amankomunazgoak eskualdeko dendetan eta ikastetxeetan jarrita dauden edukiontzietan batutako pilak eta tapoiak batuko ditu urriaren 22ra arte, biharamunean guztiak batu eta eramateko. Horretarako, Ondarroako Udalak Alamedako bulegoetako sarreran hiru edukiontzi ipini ditu herritarrek beraiek ere pilak eta tapoiak bertan uzteko. Bulegoak zabalik egongo dira astelehenetik ostiralera 09:00etatik 14:00etara.

Urriaren 23an etorriko dira pila eta tapoien bila udaletxera; tapoiak Friedreichen Ataxia gaixotasunari aurre egiteko elkartasun proiektu batera bideratuko ditu Lea Artibai Amankomunazgoak. Pilei dagokienez botoidunak eta gainontzekoak ondo bereiztu eta bakoitza dagokion edukiontzira botatzeko eskatu dute udal teknikariek.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina