Azaroaren 1eko eguna baliatuz bihar hilerrira joango den herritar kopurua ikusirik Ondarroako Udalak arretaz ibiltzea eskatzen du, batez ere ibilgailuei. Ibilgailuek kostaldeko bidetik edukiko dute hilerriko biderako sarrera; herri barrutik ezingo da autoz igo ez jaitsi, bide hori oinezkoentzako izango baita.
Ondarroako Udalak arretaz ibiltzeko deia luzatu nahi die ibilgailuan igoko direnei, oinezko ugari ibiliko baita inguruan. Gogorarazi du hilerri inguruan oinezkoek daukatela lehentasuna eta arazoak gutxitzeko komeni dela soilik behar-beharrezkoa dutenek erabiltzea autoa hilerrira igotzeko. Udaltzaingoak esan du seinaleei jaramon egiteko eta hilerrira igo eta jaitsi bide beretik egiteko: “hilerritik jaisteko ere ezingo da Txomin Agirre kaletik zehar ibilgailuan igaro
Elixopean itxi egingo da ibilgailuentzako bidea, eta udal ordezkariek azpimarratu dute motoek ere ezingo dutela bide hortatik igo ez jaitsi: “azaroaren 1ean bide hori bakarrik oinezkoena izango da”.