Zaldupe kiroldegiko hurrengo hiruhilabeteko ikastaroetan izena emateko epeak laister amaituko dira

0

Hurrengo egunetan amaituko dira datozen hiru hilabeteetan Zaldupe udal kiroldegiak eskainiko dituen ikastaroetan izena emateko epeak. Aurreko hiruhilabeteko ikastaroek eduki duten erantzun, parte hartze eta balorazio ona ikusita ikastaroen eskaintza mantentzea erabaki du Zaldupe udal kiroldegiak.

HAUEK DIRA IZENA EMATEKO AZKEN EGUNAK:

  • Jarduera fisikoetan izena emateko azken eguna: abenduak 15.
  • Igeriketa. Aurreko hiruhilabetean egon direnentzako: abenduak 17 (izena eman eta ordainketa egin).
  • Igeriketa.  Aurreko hiruhilabetean egon ez direnentzako: abenduak 19.

Ikastaroen prezioek eta ordutegiek berdin-berdin jarraituko dute 2020ko lehen hiruhilekoan ere, eta formatuak ere berdinak izango dira. Aurreko hiruhilekoan cross-training eta igeriketa izan dira ikastarorik arrakastatsuenak. Izen emateak Zaldupe udal kiroldegiko harreran egin behar dira.

Abonamendu kanpaina. Zaldupe udal kiroldegiko abonatu izateko kanpaina ere martxan dago dagoeneko. Hala, abonua egin nahi dutenek kiroldegiko harreran eman beharko dute alta, eta abonamendua berritu nahi dutenek ere nahikoa izango dute bertatik pasa eta abonua berritzearekin.

Informazio gehiago behar izanez gero beraiekin zuzenean harremanetan jartzea gomendatzen da:

  • Harrerako telefono zenbakia: 946134209
  • Posta elektronikoa: kiroldegia@ondarroa.eus
Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina