Lorak Esther eta Boga-Boga izan dira denda eta tabernak apaintzeko lehiaketen irabazleak

0

Ondarroako Udalak inauterietarako antolatutako denden erakusleiho eta tabernak apaintzeko antolatutako lehiaketak Lorak Esther lora dendak eta Boga-Boga tabernak irabazi dituzte. Denden erakusleiho lehiaketako saria 300 eurokoa da eta tabernena, ostera, 500 eurokoa. Diru sariaz gain garaikur bana ere jasoko dute.

Bi lehiaketetan saridunez gain aipamen bereziak ere egin dira 100 euroko diru sariarekin. Tabernen aipamen berezia Beikozinirentzat izan da eta dendena, berriz, Vitoria optikarentzat. Sariak bihar (otsailak 25, asteartea) banatuko dira, 18:00etan, Beikozinin egingo den playback lehiaketa hasi baino lehen. Guztira 8 tabernak eta 4 dendak parte hartu dute lehiaketan.

Ondarroako Udalak eskerrak eta zorionak eman nahi dizkie lehiaketan parte hartu duten taberna eta denda guztiei: “mila esker parte hartzeagatik eta eskerrik asko gure herria kolorez janzten laguntzeagatik”.

Lorak Esther.

Boga-Boga taberna.

Beikozini.

Vitoria optika.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina