Berdura Plazan asteartetan eta larunbatetan egoten diren saltzaileak Zaldupe eskolako jolastokian egongo dira

0

Berdura Plazan asteartetan eta larunbatetan egoten diren saltzaileek euren postuan Zaldupe eskolako jolastokira mugituko dituzte, euren arteko eta bezeroek ere euren arteko gutxieneko distantziak mantentzea ahalbidetzeko.

Ondarroako Udala erabaki hori hartu beharrean ikusi da Berdura Plazako postu ez finkoetan ez delako distantzia hori mantentzen, ez postuen artean ezta bezeroen artean ere. Ikusi da horretarako lekurik egokiena Zaldupe eskolako jolastokia dela, aterpea baliatuz, eguraldi txarra dagoenean ere erabili ahal izateko. Saltzaile hauek lehengaiak saltzen dituzte, beraz, euren postuak ohi bezala zabalduko dituzte.

Bihar (martxoak 17) hasiko dira postuak Zaldupen ipintzen eta horrela jarraituko dute osasun alerta egoeratik atera bitartean.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina