Kontuz, iruzurra! Pertsona batzuk etxez-etxe ari dira joaten desinfekzioak egitera udalaren izenean doazela esanez, eta udalak ez dio inori halako agindurik eman

0

Herritar batek gaur (martxoak 20) goizean eman du abisua Ondarroako Udalean, esanez bere etxera bi lagun joan direla udalaren izenean esanez etxea desinfektatuko ziotela. Udaltzaingoa eta Ertzaintza jakinaren gainean daude.

Zunbeltz Bedialauneta Ibaibarriaga alkateak esan du udalak ez duela halako agindurik eman eta etxeetara norbait etorriz gero halako eskaintzaren bat egiten aterik zabaldu ere ez egiteko. Bestalde, gogorarazi du, halako zerbait gertatuz gero ahal bezain arinen Udaltzaingoarekin edo Ertzaintzarekin harremanetan ipintzeko.

Amaitzeko, herritarrei eskaera zuzen bat egin die: “herritarrei eskatzen diet beraien inguruko senide eta lagun nagusienei zein auzokideei arazo honen berri ematea. Beraiek izan ohi dira iruzurgile hauen helburu normalean eta garrantzitsua da herri guztia jakinaren gainean egotea”.

TELEFONO ZENBAKIAK:

  • Udaltzaingoa: 94 683 36 73
  • Ertzaintza: 94 683 27 00
Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina