Herriko igogailu publikoak itxi egin beharko dira, Osasun Ministeritzaren gomendioei jarraituz

0

Azken egunetan irekita egon badira ere, herritar askok erabili dute zerbitzua eta horrek kutsatzeko arriskuak handitzea ekarri du, nahiz eta egunean lau aldiz garbitu. Herriko igogailu publikoak itxi egin beharko dira, Osasun Ministeritzaren gomendioei jarraituz gomendioei jarraituz igogailu publikoak itxi behar ditu udalak.

Igogailuak infekzio foku handia dira, eta nahiz eta egunean lau aldiz garbitu Koronabirusa transmititzeko aukera handiak daude: botoietan, segurtasun distantzia ez mantentzen… Udalaren iritziz egoera honetan erabaki zehatzak hartu behar dira, bestela arazoa geroz eta handiagoa bihurtuko da eta denboran ere luzatu egingo da.

Alkateak gogorarazi du debekatuta dagoela etxetik ateratzea lehentasunezko kasuetan ez ezik, eta laguntza behar duenarentzat udalak prest dauzkala telefono zerbitzua (608 22 97 95) eta bolondres sarea.

Igogailuak gaur (martxoak 23) itxiko dira gaueko 22:00etan, eta horrela jarraituko dute osasun larrialdi egoerak irauten duen bitartean. Udala jakitun da herritar askorentzat igogailuak erraztasunak ematen dituela, baina ixteko agindua etorri da eta itxi egingo dira. Horren aurrean, udalak gogoratu du herritarren bolondres sarea eta udaleko telefonoa (608 22 97 95) erabilgarri daudela, norbaitek erosketak egiteko, ogia erosteko, zamarrak ateratzeko, farmaziatik botikak ekartzeko edo lehentasunekoa izan daitekeen beste zerbait behar izanez gero.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina