Organikoa birziklatzeko poltsak hartzeko aukera egongo da udal bulegoetako makinan, baina neurriekin

0

Alamedan dauden udal bulegoen sarrerako makinatik organikoaren poltsak ateratzeko aukera edukitzen jarraituko dute herritarrek, baina neurri batzuekin. Poltsak, goizeko 09:00etatik 14:00etara jaso ahalko dira eta beti ere bertan eskuragarri egongo diren eskularruetako bat erabiliz, makinarekin kontaktu zuzenik ez edukitzeko.

Prozedura ohikoa izango da, baina segurtasun neurriak mantentzea inoiz baino garrantzitsuagoa izango da. Horregatik, poltsak ateratzen pertsona bakarra egon beharko da eta norbait itxaroten egonez gero, atearen kanpoaldean.

Udal Erregistro Orokorrak itxita egoten jarraituko du, beraz, gune horretara bakarrik poltsak hartzeko sartu ahalko dira herritarrak. Udal Erregistro Orokorrarekin harremanetan jartzeko 94 683 3672 telefono zenbakia edo orokorra@ondarroa.eus posta elektronikoa erabili behar dira.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina