San Inazio, Iparkale eta Pixapeko igogailuak astean behin zabalduko dira maiatzetik aurrera

0

Ondarroako Udalak astean behin zabalduko ditu San Inazio, Iparkale eta Pixapeko igogailuak, herritarrei asteko erosketak egitea edo farmaziara edota Osasun Zentrora joatea errazteko. San Inazio kaleko igogailua asteartetan zabalduko da eta Iparkale eta Pixapekoak, ostera, ostegunetan. Maiatzean zabalduko dira igogailuak, aipatutako egunetan goizeko 08:00etatik 12:00etara bitartean.

[IRAKURRI HEMEN UDAL BANDOA]

Igogailuak oraindik ere ezin dira egunero zabaldu, osasun eta segurtasun baldintzak bermatzea lehentasunezkoa delako. “Badakigu herritar askorentzako oso garrantzitsua dela igogailuak funtzionamenduan egotea zenbait gauza egin ahal izateko. Horregatik erabaki dugu zabaltzea, beraz, egin beharrak egun eta ordu horietan egitea gomendatzen diegu herritarrei”, esan du Zunbeltz Bedialauneta Ibaibarriaga alkateak. “Hala eta guztiz ere gogorarazi nahiko nuke beharrizanak dituzten pertsonei laguntzeko boluntario sareak martxan jarraitzen duela, eta norbaitek erosketak egiteko, farmaziara joateko edo zaborra botatzeko laguntza behar duenak eskuragarri daukala 608229795 telefono zenbakia”.

Igogailu hauek martxan jartzeko zabalik dauden orduetan garbitzaile bat egongo da uneoro igogailua garbitzen. Egun horietan garrantzitsua izango da begirunez jokatzea eta benetan igogailua erabili behar duten herritarrei lehentasuna ematea.

[IRAKURRI HEMEN UDAL BANDOA]

ERABILERA PROTOKOLOA:

  • Igogailua banaka erabili daiteke, salbuespenak salbu.
  • Animaliak debekatuta daude, itsuen txakurrak ez ezik.
  • Garrantzitsua da iladan egon bitartean segurtasun distantzia mantentzea.
  • Begirunez jokatu garbitzailearekin, mesedez.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina