Zein dira kalera ateratzeko eta kirola egiteko irizpideak larrialdiko 0 fasean? Hemen azalpenak

0

Gobernu Espainiarrak argitaratutako dekretuak herritar guztiei baldintza desberdinetako kalera ateratzeko edota kirola egiteko baimena eman die. Dekretuak zalantza ugari sortu ditu, bai herritarren artean eta baita Euskal Herriko udal ezberdinetan ere. Hona hemen dekretuaren azalpena:

Iturria: Berria.eus

[IRAKURRI HEMEN GOBERNUAREN DEKRETUA]

Kirol jardueren inguruan zalantza asko sortu dira azken orduetan, momentuz dekretua egin dutenek argitu ez dituzten zalantzak dira. Hala eta guztiz ere Ondarroako Udaletik herritarrek kirola egiterako orduan jarraitu beharreko irizpideak zerrendatu ditugu:

Pertsonen artean mantendu beharreko distantzia bi metrokoa da, baina kirola egiterakoan handitu distantzia hori 10 metrora.

Osasun eta higiene neurriak mantentzea oso garrantzitsua da:

  • Pertsonen arteko bi metroko distantzia mantendu beti.
  • Eskuak garbitu etxetik ateratzerakoan eta etxera sartzean.
  • Kirola egiteko erabilitako materiala desinfektatu.
  • Jende pilaketak saihestu.
  • Arropak desinfektatzeko ur berotan garbitu, 60 gradutan.
  • Gutxieneko pertsona arteko 2 metroko distantzia mantendu.
  • Sintomaren bat dutenak ez dira kalera atera behar.

Kirol jarduerak egiteko nahitaez bete beharreko baldintzak:

  • Kirol jarduera bakarrik egunean behin egin ahal da, bi ordu tarteetako batean: 6:00etatik 10:00etara edo 20:00etatik 23:00etara.
  • Kirola banaka egin behar da.
  • Herritarrek Ondarroako mugen barruan egin behar dute kirol jarduera oro. Hala ere udalak gomendatzen du kirola herrigunetik kanpo egitea, pilaketa saihesteko.
  • Kirol instalakuntzak erabiltzea debekatuta dago.

Kirol modalitateen araberako xehetasunak:

TXIRRINDULARITZA

  • Ezin da taldean ibili, beti bakarka.
  • Amaitu ostean materiala desinfektatu.
  • Kirola egiterakoan pertsonen arteko distantzia 10 bat metrokoa izatea gomendatzen da.
  • Herriko mugak errespetatu.

 

KORRIKA

  • Ezin da taldean ibili, beti bakarka.
  • Amaitu ostean materiala desinfektatu.
  • Kirola egiterakoan pertsonen arteko distantzia 10 bat metrokoa izatea gomendatzen da.
  • Herriko mugak errespetatu.

 

SURFA

Surf, bodyboard edo SUP bezalako kirolak egiteko Euskal Herriko Surf Federazioak emandako gomendioak jarraitzea aholkatzen dugu:

  • Uretako jarduerak bakarrik norbere udalerrian egin daitezke.
  • Ordutegiak eta distantziak errespetatu eta uretara egunean behin.
  • Uretara joan aurretik ahalegindu itsasoaren egoeraren berri edukitzen.
  • Zurea den materiala erabili bakarrik, eta amaitzerakoan desinfektatu.
  • Gogoratu ez dagoela soroslerik, beraz, arreta berezia jarri zure segurtasunean.

 

PIRAGUISMOA

  • Badian zein ibaian ibili daiteke piraguan.
  • Piraguan beti bakarrik.
  • Ordutegiak errespetatu.
  • Amaitutakoan materiala desinfektatu.

 

IGERIKETA

  • Igeriketa baimenduta dago, bakarkako kirol legez.
  • Hondartzako bainua ez dago baimenduta; ez da kirola.
  • Gogoratu soroslerik ez dagoela, beraz, segurtasun neurriak kontuan hartu.
  • Uretara joan aurretik ahalegindu itsasoaren egoeraren berri edukitzen.
  • Non zauden adierazteko buia eraman.
  • Ur hotzarengandik babesteko trajea eraman.
  • Distantzia mantendu beste igerilariekin.
  • Amaitutakoan materiala desinfektatu.

 

ARRAUNA

  • Bakarka egin behar da.
  • Arraunean ibaian egin daiteke.
  • Uretara joan aurretik aztertu ondo egoera
  • Amaitutakoan materiala desinfektatu.

 

OINEZ IBILTZEKO JARDUERAK

  • Paseoak baimenduta daude, baina ordutegia errespetatuz, gehienez ere ordu betez eta bizilekutik kilometro bat baino gehiago urrundu gabe.
  • Mendira joatea kirola da, beraz, ordutegiak errespetatuz egin behar da.
  • Beste batekin gurutzatzerakoan distantziak mantendu.
  • Ahalegindu ezer ez ukitzen.
  • Beti bakarrik joan behar da; ezin da talderik egin.

 

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina