Espainiar estatuko gobernuak larunbatean argitaratutako dekretuaren arabera hileta zeremoniak, beilatokiak eta erlijio kultuak egiteko baldintzak aldatu egin dira, SND/399/2020 aginduaren arabera.
[IRAKURRI HEMEN ESPAINIAKO GOBERNUAREN DEKRETUA]
Gogoratu kasu guztietan oso garrantzitsua dela pertsonen arteko bi metroko tartea mantentzea eta etxetik irten aurretik eta etxera itzultzean eskuak garbitzea; zenbat eta gehiagotan, hobe.
Ondarroako hilerriak itxita jarraitzen du, zabaltzeko baimena eman arte.
HILETAK:
- Gehienez ere 15 pertsona, familia eta hurbilekoen artean.
BEILATOKIAK:
- Kanpoaldean eginez gero gehienez 15 pertsona, familia eta hurbilekoen artean.
- Eraikin baten barruan eginez gero, 10 pertsona, familia eta hurbilekoen artean
ERLIJIO KULTUAK:
- Gehienez ere lekuak daukan berezko edukieraren %30a bete ahalko da bakarrik.