Zapatuan itzuliko da Liburuen Amuak ekimena, ‘Hezurren erretura’ lanarekin

0

Osasun larrialdi egoerak eragindako geldialdiaren ostean, bueltan da berriz ere Liburuen Amuak irakurle taldea. Zapatuan, Kofradia Zaharreko bigarren solairuan batuko dira, 10:00etan, Miren Agur Meaberen Hezurren erretura lanaz solasteko, Joxemari Urteagaren gidaritzapean.

Hasiera batean irakurle taldea modu telematikoan batu nahi bazen ere, bigarren fasean sartzean eman diren urratsek 15 lagunerainoko bilerak egitea ahalbidetzen dute, beraz, modu presentzialean egingo dute; miren Agur Meabe idazlea ere bertaratuko da gainera. Saio hauek liburutegian egin ohi diren arren, oraingoan, Kofradia Zaharreko bigarren solairuan egingo da, leku zabalagoa delako eta segurtasun baldintzak hobeto bete ahal izateko.

Liburuen Amuak irakurle taldea segurtasun neurri guztiekin batuko da zapatuan, eta hori bermatzeko oso garrantzitsua da izena ematea: mrey@ondarroa.eus posta elektronikora idatzita edo 946833668 telefono zenbakira deituta.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina