Janari bilketa berezia egingo du Danonartin elkarteak asteburuan, Covid-19ak sortutako larrialdi egoerari aurre egin ahal izateko

0

Danonartin elkarteak janari bilketa berezia egingo du herriko janari dendetan datorren barikuan (ekainak 19) eta zapatuan (ekainak 20) herriko jateko denden aurrean. Koronabirusak sortutako larrialdi egoerak herriko familia askoren baldintzak are gehiago gogortu ditu eta Danonartin elkartea gero eta familia gehiagori lagundu beharrean dagoenez herritarren laguntza eskatu du.

[IRAKURRI HEMEN DANONARTINEK ZABALDUKO GUTUNA]

Hurrengo banaketarako esfortzu berezi bat egin beharko dugu, eta horretarako zuen laguntza behar dugu, herriaren eta herritarren laguntza ezinbestekoa da.

Janari bilketa berezia:
  • Ekainak 19, barikua: 17:00etatik 20:00etara.
  • Ekainak 20, zapatua: 10:00etatik 13:00era.

 

[IRAKURRI HEMEN DANONARTINEK ZABALDUKO GUTUNA]

Danonartin elkarteak eskerrak eman nahi izan dizkie kaxak janariz eta elkartasunez betetzen dituzten herritarrei eta Danonartin aurrera eramaten laguntzen duten boluntario, erakunde eta denda guztiei.

 

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina