Italiako zirkuak Ondarroan egin du geralekua eta lau ikuskizun eskainiko ditu Zaldupeko anexoan muntatu duten zirkuan eguenetik (uztailak 16) domekara (uztailak 19). Lau ikuskizun horiek arratsaldeko 19:30ean hasiko dira. Sarrerak Internet bidez edo txarteldegian erosi daitezke.
Italiako zirkuak Covid-19ak eragindako egoera berezira egokitu ditu bai ikuskizuna eta baita azpiegiturak ere, ikusleek segurtasun osoz gozatu ahal izateko ikuskizunarekin. Besteak beste, zirkuaren edukiera %50era jaitsi dute, sarreran tenperatura hartzen zaie ikusleei eta gel hidroalkoholikoarekin eskuak garbitu behar dira eta harmailetan segurtasun tarteak mantendu behar dira.
Familiek elkarrekin esertzeko aukera edukiko dute, beti ere zirkuko langileen baimenarekin eta alboko taldeekin segurtasun tartea mantenduz. Gehienez ere 10 pertsonako multzoak daude baimenduta.
Italiako zirkua animaliarik gabeko zirkua da.