Txintxua Films ekoiztetxeak ETBrentzako telesail bat grabatuko du Ondarroan, abuztuan

0

Txintxua Films ekoiztetxe euskaldunak Euskal Telebistarentzako telesail bat grabatuko du Ondarroan. Telesailak eskainiko duen istorioa gure herrian kokatuko da; Koldo Almandozek idatzi du istorioa eta berak zuzenduko du telesaila. Grabaketak abuztuaren 3an hasiko dira eta hilabete osoan luzatuko dira. Herriko txoko desberdinetan arituko dira grabaketa lanetan.

Grabaketa lan horiek eragin txikitxo bat edukiko dute egun eta une jakin batzuetan, baina beti ere herritarrei inolako eragozpenik sortu gabe.

Ondarroako Udalak bere esku dauden baliabide eta azpiegitura guztiak eskaini dizkio Txintxua Films ekoiztetxeari euren lana ahalik eta errazen gauzatu ahal izateko. Oso eskertuta eta pozik agertu da udala telesail honen kokaleku gisa herria aukeratzearren. “Proiektu oso polita da eta gure herrian halako lan bat egin nahi duen orori ahal dugun neurrian gure laguntza eskainiko diogu beti”, azaldu du Zunbeltz Bedialauneta Ibaibarriaga alkateak. “Denbora asko daramate prestaketa lanetan eta seguru lan aparta ikusi ahalko dugula telebistan”.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina