‘Ikasturte Hasierako Bonoak’ kanpainan izena emateko epea zabalik dago herriko denda eta zerbitzuentzat

0

Ondarroako Udalak ‘Ikasturte Hasierako Bonoak’ kanpaina abiaraziko du datozen egunetan. Baina kanpainari ekin aurretik herriko denda eta zerbitzuei izena emateko aukera zabaldu die. Kanpainan parte hartu eta herritarrek bonoak gastatu ahal izatea nahi duten establezimenduek irailaren bihartik (irailak 17) aurrera eman ahal dute izena, dokumentazioa Zatozteren bulegoan entregatuz, astelehenetik barikura 09:30etik 14:00etara.

Kanpainan izena emateko Atxikitze Orria eta IAE/EJZren alta orria entregatu behar dira Zatozteren bulegoan.

Komeni da dokumentazioa prest eramatea Zatoztera, Covid-19a dela eta bulegoan bertan ahalik eta jende gutxien pilatzeko eta ahalik eta denbora gutxien emateko.

‘Ikasturte Hasierako Bonoak’ kanpaina datorren astean jarriko da martxan, eta herriko 0-18 urte bitarteko gazteei zuzenduta egongo dira (aurten 18 urte egin dituztenak barne). “1.240 bono kaleratuko ditugu eta 10 euroko balioa edukiko dute. Ez da zertan dirurik gastatu beharko; bonoa zuzenean emango zaie herritarrei, ume bakoitzeko bana”, esan du Eneritz Basurko Pagoaga alkateordeak. “Aurreko kanpainan 20 euro gastatu beharra zegoen, baina oraingoan zuzenean emango dugu 10 euroko balioa duen txartela, herritarrei gasturik suposatu gabe”.

Kanpaina honetan 1.240 bono kaleratuko dira. Aurreko kanpainan beste 2.000 kaleratu zituen Ondarroako Udalak. 3.240 bonu hauekin apurka-apurka bada ere herritarrei kontsumo ahalmena areagotzea eta herriko denda eta zerbitzuei ere laguntza ematea da helburua.

BONUAK DATOZEN EGUNETAN EGONGO DIRA ESKURAGARRI.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina