Jatorri eta kultura ezberdinen arteko elkar ezagutza, elkar aitortza eta elkarbizitzaren bidean aurrera egiteko, Kultur Aniztasun Batzordea deitu du irailaren 22rako (martitzena) 18:30ean Kofradia Zaharrean Pedro Lasarte Iparragirre Aniztasun zinegotziak.
Lasartek esan du “kulturartekotasunaren balioa lantzeko espazio komuna” izan nahi duela batzordeak. “Honengatik, gure herrian kultur aniztasunaren aberastasuna landu nahi duen herriko eragile oro gonbidatzen dugu batzordera”. “Arlo honetan hezkuntza komunitateak duen garrantzia kontuan hartuta, herriko ikastetxeei batzorde honen aurkezpenean parte hartzeko gonbidapen berezia egiten diegu”.
KULTUR ANIZTASUN BATZORDEA
Eguna: irailak 22, martitzena.
Ordua: 18:30ean.
Lekua: Kofradia Zaharreko 1.solairua.