Gel hidroalkoholikoak, maskarilak eta eskularruak eman dizkio Ondarroako Udalak Yaalah elkarteari, Saharara eramateko

0

Yaalah elkartea bilketa berezia egiten ari da aurtengo udan Euskal Herrira etorri ezin izan diren haurrei neguko arropak eramateko. Horrez gain, baina, Covid-19ak sortutako egoera hain berezia izanik, gel hidroalkoholikoa, maskarilak, eskularruak eta antzekoak ere eskatu dituzte.

Ondarroako Udalak, gel hidroalkoholikoa, maskarilak eta eskularruak eman dizkio Yaalah elkarteari, azaroaren amaieran edo abenduaren hasieran egingo duten karabanan Saharako kanpamenduetara eramateko. Modu honetan, Ondarroako Udalak ere bere aletxoa ipini nahi izan du bilketa berezi honetan.

Yaalah elkarteak esan du bilketa berezi honetan herritarrengandik jasotako erantzuna “oso ona” dela.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina