Zeledonio Arriola eraikinean katak egingo dira, zimenduen egoera zehazki ezagutzeko

0

Zimenduen egoera zein den zehazki ezagutzeko ikerketa geoteknikoa egiten hasiko dira aste honen amaieran Zeledonio Arriola eraikinean. Eraikina 2004an itxi zuen Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza sailak, ikastetxe publikoa zenean, zutabe batzuetan aurkitutako egitura patologiak zirela eta.

Lanak bihar (eguena) edo etzi (barikua) hastea aurreikusten da eta barrura beharrezko makineria sartu ahal izateko San Ignazio kalera ematen duen horma eraisten hasi dira gaur udaleko langileak. Horrez gain, lanak hasten direnetik eta aste betez, eraikinaren beste aldean dagoen aparkalekuko ilada bat ere hustu egin beharko da, makinak jarri eta lan egin ahal izateko.

“Udalak erabilera eman nahi dio eraikinari, baina horretarako lehenengo ezinbestekoa da zer egoeratan dagoen zehatz ezagutzea”, esan du Zunbeltz Bedialauneta Ibaibarriaga alkateak. “Aste honetan lurzoru eta zimentazioko sondeo mekanikoak, penetrazio entsaioak eta kalikatak egingo dituzte, gero laborategira bidali eta ondorio zehatzak ateratzeko. Beharrezko urratsak dira etorkizunean eraikina erabilgarri edukitzeko”.

Ondorioak eta emaitzak Gabonetarako edukitzea espero da eta horien arabera erabakiko dira eman beharreko hurrengo urratsak.

 

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina