Ondarroako Udalak 2021ean udal tasak ez igotzea erabaki du

0

Bi udal taldeek aho batez hartu dute erabakia ez-ohiko udalbatzan: udal-tasak ez dira igoko. Jakinda herritarrak zein egoera bizitzen ari diren zergak aurten bezala mantentzea erabaki da. “Dauden sarrerekin ongizateko oinarriak, gizarte zerbitzuak eta berdintasun politikak asebeteta ditugula uste dugu eta orain inoiz baino gehiago horiek dira gure lehentasunak”, esan du Zunbeltz Bedialauneta Ibaibarriaga alkateak.

Alkateak azpimarratu du herritarrak ez direla estutu behar, beti ezin delako “gizartearen kateko subjekturik ahulena estutu”. “Beti herritarrei eskatzen dizkiegu konpromisoak eta gerrikoa estutzea. Covid-19ak gogor eragin du, baina dudarik gabe eragina nabarmenen jasaten ari direnak familiak dira. Ezin ditugu herritarrak zergen igoerekin estutu. Arduragabekeria litzateke”.

Beraz, 2021ean ere aurtengo tasa berdinak ordainduko dira hiri ondasunen, hiri-lurren balio gehikuntzaren gaineko zergaren, zabor bilketaren, estolderiaren, hilerriaren, merkatuaren hirigintzako baimenen eta gainontzeko udal zerbitzuen truke.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina