Domeka honetan botako dute ETB-1en Ondarroan grabatutako ‘Herri Txiki Infernu Handi’ saioa

0

Mikel Pagadik eta Zuhaitz Gurrutxagak gidatzen duten programaren Ondarroako grabazioa domeka honetan (azaroak 29) eskainiko dute ETB-1en, gaueko 22:00etatik aurrera.

Azaroaren 10ean grabatu zituzten herritarrekin elkarrizketak eta azaroaren 19an ostera kiroldegian egin zuten saioaren grabaketa. 110 herritarrek eduki zuten bertan egoteko aukera, Covid-19a dela eta hasieran aurreikusita zegoen aforoa murriztu egin behar izan baitzen.

Herritarrei egindako elkarrizketak, Ondarroako berbak eta bitxikeriak, xelebrekeriak eta herriaren izaera ikusi ahalko dira domekan ETB-1en, barre algara batzuk botatzeko tarte ederrarekin.Ā Zunbeltz Bedialauneta Ibaibarriaga Alkateak eskerrak eman nahi dizkie bai ETBri eta baita ekoiztetxeari ere hain arrakastatsua eta berezia den saio hau grabatzeko gure herria aukeratzeagatik.

Saioaren grabaketa, Zaldupe udal kiroldegian.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina