13 eta 40 urte arteko Ondarroa eta Berriatuako biztanleei PCRak egingo dizkie Osakidetzak bihar eta etzi Txomin Agirre ikastolan, Osasun Sailaren zaintza eta kontrol planaren barruan

0

Osakidetzak gaur Ondarroako Udalari jakinarazi dio bihar eta etzi (azaroak 26 eta 27), goizeko 09:00etatik arratsaldeko 20:00etara bitartean 13 eta 40 urte arteko Ondarroa eta Berriatuako biztanleei PCRak egingo dizkiela Txomin Agirre ikastolako jolastokian, Osasun Sailaren zaintza eta kontrol planaren barruan.

PCR frogak egitearen arrazoia ez da Ondarroan emandako kasu positiboen gorakada, baizik eta Osakidetzak eremu gorrian egondako edo dauden herrietan txandaka egiten dituen froga orokorrak egitea, kasu positiboak eta batez ere positibo asintomatikoak aurkitzeko.

  • ZEINEK EGIN BEHAR DITU FROGAK? Ondarroa eta Berriatuako 13 eta 40 urte arteko biztanlegoak, 13 eta 40 urte dituztenak barne. Frogak egitea oso gomendagarria, eta hala egiteko eskatzen dute Osakidetzak, Ondarroako Osasun Zentroak eta Ondarroako Udalak.
  • ZER EGIN BEHAR DA? Telefonoz aurretiko hitzordua eskatu PCR froga egiteko; Ondarroako Osasun Zentroko 94 603 79 99 telefono zenbakian edo Osakidetzaren Osasun Kontseiluaren 900 203 050 telefono zenbakian.
  • ESKOLA SASOIAN DAUDENAK: 13 eta 18 urte artean dituzten eta eskolaratuta dauden haurrek (DBH, Batxilergoa eta Formakuntza Profesionala) ez dute aurretiazko hitzordurik eskatu behar, ikastetxeek eskatuko dute eurentzako hitzordua.

PCR frogak 2.585 laguni egingo zaizkie eta bihar (azaroak 26) goizeko 09:00etan hasiko dira eta barikuan (azaroak 27) amaituko dira. Frogak egiteko Txomin Agirre ikastolako jolastokitik sartu behar da.

Emaitzak SMS bidez. Osasun Sailak eta Osakidetzak jakinarazi dute PCR frogak egiten dituzten guztiei SMS bidez emango zaiela frogaren emaitzaren berri. Gogorarazten da Covid-19aren sintomaren bat duen oro etxean bakartzea komeni dela, balizko kutsatzeak ekiditeko.

Ondarroako Udalak eta Ondarroako Osasun Zentroak dei egiten die herritarrei, ahal duten neurrian behintzat, PCRak egitera oinez joateko, ibilgailu asko batzearekin gerta daitezkeen trafiko eragozpenak saihesteko.

ZAINDDU DAIGUN ALKAR!

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina