Zaldupe udal kiroldegiak 2021eko lehen hiruhilekorako eskaintza aurkeztu du eta izena emateko epea zabaldu

0

Zaldupe udal kiroldegiak 2021eko lehen hiruhilekorako (urtarrila-martxoa) ikastaroen eskaintza aurkeztu du. Ikastaroetan izena emateko epea zabalik dago abenduaren 17ra arte (eguena). Izen ematea telefono bidez 946134209 zenbakian, kiroldegia@ondarroa.eus posta elektronikoan edo kiroldegiko harreran egin daiteke, atxikipen orria betez.

[ZABALDU ETA BETE HEMEN INSKRIPZIO ORRIA]

Kiroldegiak ahalik eta herritar gehienei zerbitzua emateko asmoarekin baina beti ere Covid-19a dela eta arauek eta protokoloek mugatutako eskaintza prestatu du. Jakina da inoiz baino mugatuago daudela ikastaro eta kirol jarduera guztietarako aforoak, baina hala eta guztiz ere eskaintza zabala mantentzea izan da erabakia.

2021eko lehen hiruhilekorako eskaintza.

Ikastaroen zerrendak, itxaron zerrendak eta maiztasunak dagoen eskariaren arabera antolatuko dira, eta behin eskari guztiak edukita Ondarroako Udalaren ardura izango da guzti hori ahalik eta modu seguruenean antolatzea, indarrean dauden arau guztiak eta kiroldegiak ezarritako garbitasun protokolo guztiak zehatz betez.

[ZABALDU ETA BETE HEMEN INSKRIPZIO ORRIA]

[ZABALDU ETA BETE HEMEN INSKRIPZIO ORRIA]

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina