Hiru, lau eta bost urteko umeentzako igeriketa ikastaro intentsiboa antolatu du Zaldupe udal kiroldegiak

0

Zaldupe udal kiroldegiak hiru, lau eta bost urteko ume txikientzako igeriketa ikastaro intentsiboak antolatu ditu. Igerileku txikian egingo dira ikastaroak, bereziki umeen beharrizanetara egokituta.

Zaldupe udal kiroldegitik gomendatu dute inor plazarik gabe ez geratzeko bi txandetan izena ematea komeni dela, gehien interesatzen den txandari 1 zenbakia ipiniz eta besteari 2 zenbakia. Horrez gain, azpimarratu dute esleipenak egin ostean plazarik libre geratzen bada horiek hartzeko aukera ere egongo dela.

[INSKRIPZIO ORRIA]

Zaldupe udal kiroldegiko jarduera guztietan bezala, ikastaro honetan ere unean uneko Covid-19aren aurkako arau eta protokolo guztiak bete beharko dira.

Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko: kiroldegiko 946134209 telefono zenbakian edo harrera.kiroldegia@ondarroa.eus posta elektronikoan.

[INSKRIPZIO ORRIA]

[INSKRIPZIO ORRIA]

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina