Ondarroako Udalak 2000 bono atera ditu, herritarren eros ahalmena handitzeko eta herriko merkataritza sustatzeko

0

Bonoak eguaztenean (ekainak 9) ipiniko dira eskuragarri Turismo Bulegoan. 16 urtetik gorako pertsona bakoitzak bi bono jaso ahalko ditu gehienez. 2.000 bono kaleratuko dira.

30 eta 60 euro arteko erosketetan bono bat erabili ahalko da, eta 60 eurotik gorakoetan bi bonoak erabili ahalko dira. 16 urtetik gorakoak dira udal bonoen onuradunak (oraindik 15 urte dituzten baina aurten 16 beteko dituzten gazteak ere onuradunak dira, 2005ean jaiotakoak).

[IRAKURRI HEMEN KANPAINAREN OINARRIAK]

[DESKARGATU ATXIKIPEN ORRIA]

Bonoak ez dira beste aldietan moduan salduko. Merkatariei zein Turismo Bulegoari erraztasunak emateko asmoarekin, ohiko funtzionamendua aldatu egingo da. Turismo Bulegora NANarekin joan eta bertan ziurtagiri bat emango diete eskatzaileei, ezer ordaindu gabe. Gero, ziurtagiri horrekin atxikitutako komertzioetara joan eta 30 eurotik gorako erosketa batean 10 euroko deskontua aplikatuko dute merkatariek; 10 euroko alde hori ordainduko du udalak. 30 eta 60 euro arteko erosketetan bono bat erabili ahalko da, eta 60 eurotik gorakoetan bi bonoak erabili ahalko dira. 16 urtetik gorakoak dira udal bonoen onuradunak (oraindik 15 urte dituzten baina aurten 16 beteko dituzten gazteak ere onuradunak dira, 2005ean jaiotakoak).

[IRAKURRI HEMEN KANPAINAREN OINARRIAK]

[DESKARGATU ATXIKIPEN ORRIA]

Dendek izena emateko. Herriko merkatariek Ondarroako Udalaren kanpaina honetara batu nahi izanez gero Zatozte elkartearen bulegora joan behar dira, astelehenetik barikura 09:30etik 14:00etara. Kanpainara atxikitu ahalko dira herriko denda eta zerbitzuak kanpaina amaitu arte. Horretarako, hauek aurkeztu behar dituzte Zatozteren bulegoan: atxikipen orria eta EJZren alta dokumentuaren kopia.

Guztira 2.000 bono ipiniko ditu udalak eskuragarri. Bakoitzak 10 euroko balioa izango du eta horretarako 20.000 euro bideratu ditu udalak. Kanpaina hau Zatozte elkartearekin elkarlanean egin da. Bonoak eskuratzeko eta gastatzeko epea ekainaren 30ean amaituko da.

[IRAKURRI HEMEN KANPAINAREN OINARRIAK]

[DESKARGATU ATXIKIPEN ORRIA]

  • HONEKIN LOTUTA:

550 euroko dirulaguntza eman die udalak herriko ostalariei, jasandako itxierak direla eta

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina