Ondarroako Udalak eta Zaldupe udal kiroldegiak uztailerako eta abuzturako fit-balance, fit-tone eta pilates klaseak antolatu dituzte Arrigorri hondartzan. Jarduerak goizeko 09:30etik 10:30era izango dira.
Astelehenetan fit-balance egingo da, martitzenetan eta eguenetan pilates eta eguaztenetan fit-tone. Jarduerak uztailean eta abuztuan egingo dira, Andra Mari jaietakoak izan ohi diren egunetan kenduta.
Izena posta elektroniko bidez eman behar da Zaldupe udal kiroldegian (kiroldegia.harrera@ondarroa.eus), izen emateko orria bidalita. Bestela, telefonoz: 946134209.
OHARRAK:
- Euria ari badu bertan behera geratuko da ekintza.
- Eremua mugatuta egongo da eta segurtasun neurriak bermatuko dira.
- Bakoitzak bere kirol materiala ekarri beharko du (toaila, pisuak…).
- Saioa emateko, gehienez, 25 lagunentzako hondartza eremua egokituko da.